XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba hobe izango duk esnatzea eta aurpegi isekatia jarri zuen.

Zeren bat baino gehiago baitzabilek haren atzetik eta kakatiek ez ditek ezer egiten bizitzan.

Ulertzeko: Silvia, S. M.-ren akzioak gorantz zihoazek, inbertsoreak soberan zauzkak.

Eskari eta eskaintza legea besterik ez duk. Argi al zagok? Adiskide-aholkua duk, baina zakarrontzira bota nahi baduk, heuk ikus. Nahi adina zauzkaat patrikan.

Hizketan ari zen bitartean, belaunak elkar-joka hasi zitzaizkidan eta eskuez eutsi ere egin behar izan nien.

Nola arraio jakin zuen hori? Ezin izan nuen neure burua kontrolatu, erraiak bihurritzen hasi zitzaizkidan eta bekainetaraino gorritu nintzen.

Hitza galdu nuen eta ahaleginak eginez lau memelokeria esan ahal izan nituen.

- Hik itukinak dauzkak ganbaran, ezta?

Esan duana neure bizitza osoan entzun dudan lelokeria handiena izan duk.

Ez diat astirik piperrik ardura ez zaizkidan kokolokeriak entzuten egoteko. Eta kontuz ibili, bestela arazoak izango dituk eta.

Bukatu nuenean sakon hartu behar izan nuen arnasa, airea falta nuen.

Ez dut sekula disimulatzen jakin eta gutxiago hain harroxko jartzen.

Gainera, une hartan Silvia pasa zen bere pandillarekin; pistan jolastera zihoazen.

-Ikusten duk esan zuen Danielek, seinalatuz. Lehen inork ez zian saskibaloian jokatzen harik eta egun batean Silviak proposatu zuen arte,...